Eskubideak marraztu haiek ikasteko

Guaixe 2021ko abe. 8a, 12:50

Saritutako ikasleak. BURUNDA MENDEBALDEKO GIZARTE ZERBITZUAK

Burunda mendebaldeko Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitateak Haurren Eskubideei buruzko marrazki lehiaketa antolatu du.

Nazio Batuen Erakundeak Haurtzaroaren nazioarteko eguna izendatu zuen azaroaren 20a. Data hori kontuan izanik, Burunda mendebaldeko Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitateak marrazki lehiaketa antolatu zuen. Haren bidez Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan jasotako eskubideen berri eman nahi zieten Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko haurrei. Txikiek eskubide haietako bat aukeratu eta marrazkia egin behar zuten. Irudiak ikastetxeetan egin dituzte, lehiaketa Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikasleei zuzenduta baitzegoen lehiaketa. 

Marrazkiak azaroan zehar egin zituzten. Makina bat lan aurkeztu ziren. Haiek Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko haurtzaroko tratu onaren sustapen sarearen blogean
ta Altsasuko liburutegiko kristaletan ikusgai egon ziren azaroaren 17tik 21era. Koldo Arnanz eta Itziar Nazabal margolariek eta Ana Begiristainek (haurtzaroko tratu onaren sustapen sareko kidea) osatu zuten epaimahaia eta sariak aurreko ostiralean banatu zituzten. 

Sarituak 

  • Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak
    1. Nahia Diaz San Felipe.
    2. Iria Cancho Pardo.
    3. Anuska Lizarraga Herrero.

  • Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak
    1. Zoe Martin Sales.
    2. Noemi Iranzu Otavalo Pastillo.
    3.S Naroa Zabala Remiro.

  • D.B.H. 1.eta 2. mailak
    1. Izai Igeltz Irizar.
    2. Izaro Diez Erro.
    3. Naiane Martinez.