Koronabirusa Sakanan

21 aldiz COVID-19 kasu gehiago azaroan

Guaixe 2021ko abe. 6a, 12:54
Jendea musukoarekin kalean. ARTXIBOA

Lastailean 12 kasu izatetik azaroan 253 izatera pasa da ibarra. Maiatzeko egoeraren parekoa du gaur egun Sakanak. Aurten, azaro akaberara arte 2.033 sakandarrek izan dute gaitza, populazioaren %15,81.

Osasun etxeetako langileei, atzera ere, lana pilatu zaie azaroan. Lastailean dozena bat COVID-19 kasu besterik ez ziren zenbatu Sakanan. Azaroan, berriz, kopuru hori 21 aldiz handiagoa da: 253. Hilabete hasieran kasuak banaka agertu ziren han eta hemen. Hilabetearen bigarren erdialdearen hasieran kopuruak handitzen hasi ziren herri batzuetan, eta azaroko azken hamar egunetan izan da gaitzaren transmisio handiena. 

Lau udalerri handitan pilatu dira COVID-19 kasu gehien: Lakuntzan 56, Altsasun 55, Irurtzunen 42 eta Etxarri Aranatzen 38. Kasu gutxiago zenbatu dira beste seitan: Arakilen 12, Urdiainen 10, Uharte Arakilen 8, Olatzagutian 5, eta Ergoienan eta Bakaikun launa. Irañetan eta Iturmendin gaixo bana izan dute. Eta, azkenik, kasu bat bera ere ez da egon ez Arruazun ezta Ziordian ere. 

COVID-19 gaitza guztira 3.203 sakandarrek pasa dute, 1.170ek joan den urtean eta 2.033 aurten. Ibarreko populazioaren %15,81 gaixotu da aipatu koronabirusarekin. Ehuneko horretatik gora zazpi udalerri daude: Urdiain %25,11, Etxarri Aranatz %20,95, Lakuntza %20,63, Arbizu %19,3, Iturmendi %17,03, Irurtzun %16,29 eta Irañeta 15,98. Eta Sakanako bataz bestekoaren azpitik zortzi udalerri daude: Uharte Arakil %15,34, Ergoiena %14,05, Altsasu %13,56, Bakaiku %12,22, Olatzagutia %12,21, Arakil %11,95, Ziordia %10,86 eta Arruazu %9,43. 


Sakanako COVID-19 kasuak 2021ko hilabeteka
Udalerria Herria 2021-07 2021-08 2021-09 2021-10 2021-11 2020an 2021ean Guztira
Irurtzun   48 13 0 2 42 183 183 366
Arakil   27 5 0 0 12 42 73 115
  Aizkorbe 0 0 0 0 0 0 0 0
  Urritzola 0 0 0 0 0 0 0 0
  Errotz 1 0 0 0 2 0 4 4
  Izurdiaga 5 3 0 0 1 4 12 16
  Etxeberri 7 0 0 0 1 6 8 14
  Egiarreta 4 1 0 0 2 6 7 13
  Etxarren 3 0 0 0 2 5 14 19
  Ekai 0 0 0 0 0 2 1 3
  Zuhatzu 0 1 0 0 1 2 6 8
  Satrustegi 4 0 0 0 0 1 5 6
  Hiriberri Arakil 2 0 0 0 2 7 6 13
  Ihabar 1 0 0 0 1 9 10 19
Irañeta   1 6 1 0 1 9 18 27
Uharte Arakil   15 4 0 1 8 33 88 121
Arruazu   0 0 1 0 0 5 5 10
Lakuntza   14 2 0 0 56 47 216 263
Arbizu   9 9 1 4 17 67 147 214
Ergoiena   10 1 0 0 4 11 41 52
  Unanu 0 0 0 0 4 1 9 10
  Dorrao 2 0 0 0 0 3 12 15
  Lizarraga 8 1 0 0 0 7 20 27
Etxarri Aranatz   26 22 1 0 38 158 365 523
  Etxarri Aranatz 26 22 1 0 38 155 363 518
  Lizarragabengoa 0 0 0 0 0 3 2 5
Bakaiku   2 3 0 0 4 6 38 44
Iturmendi   3 11 1 0 1 17 53 70
Urdiain   1 0 1 0 10 66 100 166
Altsasu   49 84 15 5 55 452 560 1012
Olatzagutia   26 39 1 0 5 57 125 182
Ziordia   4 0 0 0 0 17 21 38
Guztira:   235 199 22 12 253 1.170 2.033 3.203