23. eguna da euria egiten duela, eta dagoeneko bustiaren gainean euria egiten du. Ondorioz, ibaiek gainezka egin dute ibarreko zenbait tokitan uholdeak sortuz. Zenbait errepide itxita daude, eta auto ilarak sortu dira beste zenbait puntutan eguraldiaren eraginez izandako lau kamioien arteko istripuaren ondorioz.
Errepideen egoera Nafarroako Gobernuko webgunean kontsultatu daiteke. Ezinbestekoa ez bada kotxea ez hartzeko deia egin dute, eta hartzekotan abiadura murrizteko, kotxeen arteko distantzia handia mantentzeko eta bidaiak denborarekin planifikatzeko gomendatzen du Foruzaingoak.
Azken ordutan hartutako euri kopuruaren datuak:
Sakana inguruan orain artekoak
— iñaki lizarraga (@Inakili) December 10, 2021
Etxegarate 30,8l(weatherlink)
Urdiain 18,3l (Wethercloud)
Iturmendil 18,4(weatherlink)
Zegama Otzaurte 19l (euskalmet)
Ilarduia 24l (ziorditik 3km ta Euskalmet)
Etxarri 21,2l (meteonafarroa)
Dorrao 22,4l (nereak)
Lareo 30l (Gipuzkoa)
Irurtzungo Udalak bando bidez jakinarazi duenez, uholdeak hartutako hainbat errepide daude, Foruzaingoari seinalatzeko astirik ere eman ez dio. Ibai ondoan eta, ondorioz, urpean gera daitezken zonaldeak, baratzak eta abar ekiditeko eskatu du udalak.
Hiriberri Arakilen eta Ihabarren ere uholdeak sortu dira. Errozen ere ibaiak gainezka egin du, uholdeak sortuz. Erroz eta Izurdiaga arteko errepidea uholdeengatik itxita dago.
Uharte Arakilgo NA-2410 errepidea atzotik itxita dago.
Urak Arruazu hartu du. Ura etxeetan sartu da eta herria itxita dagoela jakinarazi du Foruzaingoak. Autobidean, ur putzu handiak egin dira eta noranzko bakoitzean karril bat itxi dute. Arretaz gidatzeko eskatu dute.
Arbizu eta Lizarragabegoa elkartzen dituen errepidearen pk. 7+800 ere itxita dago uholdeengatik.
Etxarri Aranatzen ere ibaiak gainezka egin du.
Etxarri Aranazko egoera. @NABARROBASKON
Bakaikuko egoera.
Uholdeak #bakaiku #uholdeakEH pic.twitter.com/WDBpGNMclm
— bakaiku.info (@bakaiku_info) December 10, 2021
Altsasun Burunda ibaiak zenbait tokitan gainezka egin du.
Olatzagutian A-1 autobidearen 395 puntu kilometrioan trafikoa desbiatzen ari dira errepidearen uholdeagatik.
Ziordiko parkea uraren azpian gelditu da ere.