Azken astetan ematen ari den covid kasu positiboen gorakadaren ondorioz, Erkudengo Ama Abesbatzak abenduaren 17an, ostiralean, Altsasuko elizan eskaini behar zuen Gabonetako kontzertua bertan behera uztea erabaki du. 2022an "egoera hoberenetan" kontzertuak eskaintzea nahi du abesbatzak. Abenduaren 19an, igandean, Etxarri Aranazko Abesbatzak ere Gabonetako emanaldia eskaini behar zuen Etxarri Aranazko elizan, baina egoeragatik atzeratzea erabaki dute. Data berria laster jakinaztea espero dute.