Osasun publikoaren aldeko deialdia

Guaixe 2021ko abe. 15a, 09:43

Nafarroako osasun plataformako kideak osasun etxeen parean kontzentratzera deitzen. UTZITAKOA

Ostegunean, 11:00etan, osasun etxeen parean kontzentratzera deitu dute.

Nafarroako osasun plataformak Osasun sistema publikoa salba dezagun lelopean deitu ditu osteguneko kontzentrazioak. Deitzaileek diotenez, “hori egiteko arrazoiak soberan daude, bai profesionalen aldetik, bai erabiltzaileen aldetik. Gainera, 2022rako Osasunerako aurrekontuak ez du dauden gabeziak konpontzen laguntzen, eta pertsona guztiendako osasun sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoari ez dio mesederik egiten”. Horregatik, plataformak osteguneko kontzentrazioetan parte hartzera animatu ditu herritarrak, “osasun-sistema publikoak behar duen babes guztia erakusteko”.