Gimnasia erritmikoa

Iskizak ez du Eguberritako erakustaldia egingo

Guaixe 2021ko abe. 20a, 09:45

Iskizako gimnasta talde bat. ARTXIBOA, ISKIZA

Ekitaldia atzeratzea erabaki du klub sakandarrak

Iskiza Sakana Gimnasia Erritmikoko taldeak Eguberritako erakustaldia atzeratzea erabaki du, pandemiaren egoeraren bilakaera nola dagoen ikusita. Egiteaz abenduaren 18an izanen litzateke Olaztin, baina ekitaldia atzeratzea erabaki dute. “Asko kostatu zaigu erabakia hartzea, baina uste dugu ez dela momentua. Nahi duguna da erakustaldian gimnasta guztiek parte hartzea, guztiek egin dutelako lan. Ez dugu nahi inor kanpoan geratzea konfinatuta edo gaixo dagoelako” azaldu dio Guaixeri Olaia Agirre monitoreak. Egoera hobetzen denean erakustaldia ospatzea da asmoa.