Hara zer dien

Zaintza onak familian

Urtea gorabehera askorekin amaitu genuen, eta badirudi COVID-19 pandemia ez dela amaitzen; urtebete daramagu lehenengo, hobera egiten ari garela dirudiela eta erlaxatu egiten gara; ondoren une kritikoagoak izaten ditugu, non larritasunak eta beldurra itzultzen zaizkigun, baita nekea ere. Irteteko eta harremanak izateko gogoa dugu, baina aldi berean, gomendagarria ez dela ikusarazten diguten egoerak agertzen dira... Azken finean, kontrako emozio asko, guraso gisa familian egiten den kudeaketari gehituta, ez dutenak laguntzen. 

Prebentzio Programetatik ikusten dugu garrantzitsua dela gure seme-alabekin hezkuntza eta osasun emozionala lantzea, baina orain, bereziki, garrantzitsuagoa dela. 
Horrela, Prebentzio Programetatik gure aletxoa jarri nahi izan dugu, familiei egutegi bat helaraziz, hamabi ideiekin, hilabete bakoitzeko ideia batekin. Zein garrantzitsua den noizean behin gelditzea, daramagun bizimodu azeleratu honetaz jabetzeko, eta pentsatzea zein garrantzitsua den familia sustatzea eta familia gisa lan egitea. Ideia hauek ez dira berriak, baina ez dago soberan noizean behin irakurtzea eta kontzientzia hartzea. Lan emozionala egitea zein garrantzitsua den, eta bide batez, gure seme-alabak identifikatzea. Guzti hau gure seme-alaben etorkizunean inbertsioa egitea da, gure familia baita.


Egutegian ideia hauek agertzen dira: 

  1. Dauzkagun seme-alabak onar ditzagun, ez eduki nahiko genituzkeenak. 
  2. Gure seme-alabek eta imitatzen dituzten ereduak begiratzen duten ispilua gara.
  3. Esperimentatzea funtsezkoa da ikasteko, eta euren autonomia sustatuko dugu.
  4. Pertsonak bakarrak gara, konparazioek ez dute hazten laguntzen.
  5. Zailtasunei erreparatu beharrean, aukerak sustatu.
  6. Gure seme-alabei denbora eskaini eta haien arazoak edo kezkak entzun.
  7. Gure seme-alabei maite ditugula esatea.
  8. Mugak beharrezkoak dira gure seme-alaben hezkuntzan. Egin ditzagun maitasunetik.
  9. Umoreak gure seme-alabekiko hezkuntza lana erraztuko digu.
  10. Errespetua da gure seme-alabei irakatsi diezaiekegun balio garrantzitsuenetako bat.
  11. Sentimenduen erabilera gurasoengandik seme-alabengana transmititzen da.
  12. Gure seme-alabek egiten dutenaz interesatzeak garrantzitsuak sentiarazten ditu. 

Aipatu egutegia abendua eta urtarrila bitartean iritsiko da Lehen Hezkuntzako seme-alabak dituzten familien etxeetara. 
Erabilgarria izatea espero dugu, eta urteko hilabete bakoitzean aipatu ideiaz hausnartzea eta gozatzea.