Liburutegia eguberritan

Guaixe 2021eko abenduaren 22a

Altsasuko liburutegiak goizeko ordutegia izanen du abenduaren 27tik urtarrilaren 5era arte. 

Neguko oporretan, abenduaren 27tik, astelehena, urtarrilaren 5era arte, asteazkena, Altsasuko liburutegiak goizeko ordutegia izanen du eta 8:30etik 14:30era zabalik egonen da. Abenduaren 24an eta 31an itxita egonen da. Oporretan hiru ipuin kontaketa saio antolatu dute Iortia kultur gunean, abenduaren 27an, 28an eta 29an, 12:00etan, Xabier Flamarique, Jaione Urtasun eta Birjiñe Albira egonen dira, hurrenez hurren. Flamariquek Flobin ipuin motzekin saioa eginen du, Urtasunek Pontxa eta Lur Magikoa eta Albirak Sutondoan ipuin kontaketa eginen du.