Sei sari eta hiru aipamen berezi banatu zituzten. 18 urtez gorakoen artean Aritz Artieda eta Jeronimo Mendoza mendizaleak eta Sara Larrañaga trontzalaria. 18 urtez beherakoen artean Pablo Urtasun
txirrindularia eta Patricia Lopez de Zubiria trontzalaria. Talde onenaren saria Burunda txirrindulari taldearendako izan zen eta euskara gehien bultzatu zuen taldearen saria Olatzagutiko Sutegi
pilota eskolarendako izan zen. Azkenik, aipamen bereziak Pedro Quintana Bengoetxea borrokalaria, Lagun Artea futbol taldea eta Jesus Mari Andueza pilotari ohiarendako izan ziren.