Areto futbola

Aralar Mendik irabazi eta Xotak galdu

Guaixe 2021ko abe. 22a, 10:20
Hirugarren mailako Xota taldea. XOTA

Gizonezkoen Hirugarren Mailako Kopa: Aralar Mendi 6 – Anaitasuna 2 / Universidad de Navarra 9 – Xota 3

Asteburuan Gizonezkoen Hirugarren Mailako Kopako jardunaldia jokatu da. Lehen multzoan, Aralar Mendik 6 eta 2 hartu zuen mendean Anaitasuna, eta bigarren multzoan, Universidad de Navarraren kontra 9 eta 3 galdu zuen Xotak. Gabonetako oporren ondoren, Aralar Mendik Ribera de Navarra izango du aurkari, eta Xotak Garbayo Chivite. 

Emakumezkoak: Xotak bina berdindu zuen 
Atzo, asteartea, Xotak Tuterako Ribera de Navarra izan zuen aurkari eta partida binako berdinketarekin despeditu zen. Emakumezkoen Erregionaleko Lehen Mailako lider Orvina da (31 puntu). Xotako neskak, hiru partida gutxiagorekin, sailkapenean zazpigarren dira (12 puntu). Oporren ondoren 10 punturekin sailkapenean bederatzigarren den Garbayo Chivite Cintruenigo taldea hartuko du Xotak, Atakondoan, arerio zuzena. 

Emakumezkoen Senior Bigarren mailan, Cascanteko Cantera taldeak 5 eta 0 irabazi zion Xotari. Mendialdea da lider (27 puntu) eta irurtzundarrak zortzigarren dira (3 puntu). Gabonen ondoren sailkapenean zazpigarren den San Miguel taldearen kontra lehiatuko da Xota.