Irati Igoak beste txapela bat du bitrinan apaingarri jartzeko. Abenduaren 18an Biskarreten jokatutako Nafarroako Emakumezkoen Frontenis Txapelketako finalean, Gure Pilotako Irati Igoak eta Amaia Espinalek 21 eta 30 irabazi zieten Aizpururi eta Iriarteri.
Gure Pilotako palako beste txapeldunak
Jaialdi berberean Nafarroako Nesken Paleta Gomako haurren mailako finalak jokatu ziren. Lehen mailako finalean Gure Pilotako bi bikote lehiatu ziren eta Gaintzarainek eta Larrazak jantzi zuten txapela, Ormazabali eta Lazkozi bi jokoak irabazi eta gero (10 eta 1 eta 10 eta 3). Haurren bigarren mailan, Camposek eta Erauskinek (Gure Pilota) 10 eta 8 eta 10 eta 1 irabazi zieten Azanzari eta Nuini (Mendillori).