Mendizaleen artean ohikoa da urte bukaerako eta urte hasierako egun berezi hauetan mendira joatea. Aralar, Beriain, Urbasa eta bestelako mendiak mendizaleen topaleku izaten dira.
Ohiturei jarraiki, abenduaren 31n irurtzundarrak Ergako Trinitatera joango dira. 9:00etan jarri dute hitzordua, Pikuxarren, eta bertan txokolate beroa hartu eta gero joko dute Trinitatera. Lakuntzako mendizaleek Lakuntzeskuarrira igoz despedituko dute urtea, eta Altsasuko Mendigoizaleak eta Olaztiko Sutegiko mendizaleek Aizkorrira joko dute. Urteko lehen igandean Altsasuko Mendigoizaleak Bargagain izanen dute topaleku eta Errege Egunean, ilbeltzaren 6an, Sakanako Mendizaleak Beriainen bildu ohi dira.