Eguberriak Sakana Kirol Eskualdea Klubean

Guaixe 2021ko abe. 23a, 10:50

Dani Echavarri Sakana Kirol Eskualdeko arduraduna Institutuko gazteei ekimena aurkezten. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 3an, 4an eta 5ean ekitaldiak antolatu dituzte, goizeko 11:00etatik 13:00etara, Arbizun eta Irurtzunen

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakana Kirol Eskualdea Kluba gaztetxoei bideratutako egitasmoa da, gazteekin lehiarik gabeko kirol jarduerak egitea helburu duena. Gabonetako oporretan DBHko ikasleei begira –12 eta 15 urte artekoak– Arbizun eta Irurtzunen hitzordua jarri dute, 11:00etatik 13:00etara, goiz pasa bikainak egiteko

Izena ematen dutenek (Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzua, abenduaren 27ra arte) askotariko kirol abenturekin gozatzeko aukera izango dute, ondo pasatzeko eta sasoian egoteko. Mankomunitatetik izena ematera animatu dituzte gazteak (18 euro. Familiak edo legezko tutoreak Gizarte Ekintza Sailak egindako txostenen bidez ziurtatzen badu ezin duela ordaindu, Mankomunitateak hartuko du bere gain kostu hori).