Osasunbideak pandemia eragin duen gaitzaren kontrako txertaketarekin segitzen du. 70 urtetik gorakoei txertoaren hirugarren jarri ondoren 60 eta 69 urte artekoen txanda iritsi da. Joan den asteazkenean Leitza eta Irurtzungo osasun eskualdeetako 1.278 pertsonak jaso zuten txertoa. Asteartean, berriz, Etxarri Aranatz eta Altsasuko osasun eskualdeetako 1.797 izan ziren txertoa hartu zutenak. Atzo arratsaldean, berriz, Etxarri Aranazko eta Altsasuko osasun eskualdeetako 383 haurrek jaso zuten aurreneko txertoa. Guztiek ere Pfizer etxeko txertoa jaso zuten.