Olentzero eta Mari Domingi bidean dira

Guaixe 2021ko abe. 23a, 12:22

Mari Domingi eta Olentzero Etxarri Aranatzera iristen, iaz. ARTXIBOA

Bihar, abenduak 24, ostirala, da eguna: Olentzero eta Mari Domingi menditik ibarrera jaitsiko dira sakandarrak bisitatzera. 

Gutun pila bat jaso ondoren, haiei erantzuteko garaia iritsi zaie Olentzerori eta Mari Domingiri. Baina, lasai, oraindik ez baduzu gutuna bidali, bihar eskura emateko aukera izanen duzue ere. Basoa, txondorra eta besteak utzita herritara etorriko dira. Haiei behar bezalako harrera egiteko lanean ari dira makina bat sakandar herrietako batzordeetan. Aurretik nahiko lan ez bazuten, pandememiak gehiago zaildu die harreraren antolaketa. 

Olentzero eta Mari Domingi herritara ongi iristeaz arduratzen diren antolatzaileek, beraz, protokoloak egokitu behar izan dituzte biharko. Zuhatzun bertan behera gelditu da. Olatzagutian bakarrik antolakuntzakoek lagundu dezakete, puntu jakinetan agurtuko dute ikazkinak eta haietan elkarrekin bizi ez diren pertsonen arteko seguratasun tartea 1,5 metroko izan beharko du. Gelditokietan ere 150 pertsona elkar daitezke. Espainiako Gobernuak ezarritako azken neurrien arabera, kanpoaldean ere maskara erabili beharko da. Hortaz, herri guztietan, indarrean diren osasun neurriak betetzeko eskatu dute.

ABENDUAK 24, ostirala

Irurtzun

  • 18:30. Harrera: Plazaolako zubia.
    • Herrian barna kalejira eginen dute eta haurrek haiekin egoteko aukera izanen dute.

Etxeberri

  • 19:00. Menditik jaitsiko da
    • Haurrak dauden etxeetako atera hurbildu eta atea zeharkatu gabe haurrekin solastu eta eskutitzak jaso eta agurtuko dituzte.

Etxarren

  • 16:30. Harrera: Urritzola bidean, herri sarreran.
    • Kalejira herriko plazaraino trikitixaz lagundurik. Plazan haurrei opariak banatuko dizkie eta agurtzeko Txoripanak taldeak dantza ikuskizuna eskainiko diote.

Satrustegi- Hiriberri Arakil

  • 17:30. Txokolate jana, Satrustegiko plazan.
  • 18:00. Andiatik jaitsiko den ikazkinari harrera. Satrustegiko plazan.
  • 18:30. Olentzero agurtzea, Hiriberri Arakilgo plazan.

Ihabar

  • 18:30. Harrera: Andiatik jaitsita, autobia azpiko zubian.
    • Kalejira herritik. Plazan haurrek aurreskua dantzatuko diete eta kontzeju etxeko bajeran opariak banatuko dituzte.

Irañeta

  • 18:00. Harrera: Andiatik jaitsita, autobus geltoki inguruan.
    • Kalejira egin ondoren, elkarte parean opariak banatuko ditu.

Uharte Arakil

  • 18:00. Harrera: Itxesi aldean.
    • Herrian barnako kalejira eta plazan bukatuko du.

Arruazu

  • 17:00. Plaza. Haurrendako tailerrak: egurtxoak margotu, eta sua piztuko dute futbol zelaian.
  • 18:00. Futbol zelaian. Haurrek prestatutako egurtxoak erretzeko aukera izanen dute.
  • 19:00. Harrera: Arnazbidetik agertuko da
    • Etxe batzuetara joango da, sartu gabe, eta toldo azpian amaituko du opariak emateko.

Lakuntza

  • 18:00. Harrera: Plazan
    • Herrian barna kalejira eginen da eta, ondoren, opariak frontoian banatuko dituzte.

Arbizu

  • 18:30. Harrera: beheko basoan.
    • Arbizuarrak plazan elkartu eta beheko basora joanen dira. Bidean Olentzero eta Mari Domingirekin topo eginen dute eta herrira bueltan kalejira eginen dute. Argi Bidea elkartean amaituko dute.

Unanu

  • 18:00. Harrera: Beriaingo bidea.
    • Han harrera egin, herrian barnako kalejira eta akaberan txokolate jana izanen da. Haurrak kantu eskean ariko dira aurretik. Bakoitza bere kandilarekin aterako da.

Lizarraga

  • 18:00. Harrera: Dorraoko bidetik
    • Beraiekin batera kantuz herriari buelta emanen diote. Etxe bakoitzak kandila ateratzera animatu dute; “su bat etxe bat”.

Etxarri Aranatz

  • 17:30. Harrera: Aldapasoron.
    • Txokolatea banatuko da, eta herrian barna kalejira eginen dute.

Bakaiku

  • 18:00. Harrera: Aiztin.
    • Herriari buelta txiki bat egingo zaio.

Iturmendi

  • 16:30. Gabon kantak.
  • 18:30. Olentzero eta Mari Domingo herritik buelta. Frontoian bukatuko dute.

Urdiain

  • 18:00. Harrera: Portuko kalea.
    • Herrian barna kalejiran plazaraino, eta bertan dantza eginen diote. Ibilbidea elizan bukatuko da.

Altsasu

  • 12:00 Foruen plazan
    • Mari Domingiri harrera Zangitu Fanfarrea eta Altsasuko Kantuzekin Iortia zabalguneraino. Bertan eskutitzen bilketa eginen da.
  • 17:30 Harrera: Ermita kalea
    • Olentzero iritsiko da. Kantuz lagunduko zaio eta ardo beroa banatuko da.
      Ibilbidea: Ermita kalea, San Juan, Idertzagain, Zumalakarregi plaza, Bakea kalea, Iortia zabalgunea eta Foru plaza.
  • 19:30 Topaketa: Foru plaza

* Eguraldi txarra eginez gero Burunda frontoian.

Olazti

  • 18:00etatik 19:00etara
    • Agurtzeko tokiak: Sancti Espiritu, Inguraketa / Portua, Intsumisioaren plaza, kale Nagusia - Urbasa etorbidea, San Sebastian baseliza, Arronga plaza, kale Nagusia-Kamiogaina.

Ziordia

  • 18:00. Harrera: Menditik jaitsiko dira
    • Herritik kalejira eta frontoian amaituko dute.

 

* Egoera dela eta azken orduko aldaketak egon daitezke. Antolatzaileen iturrietara jo azken orduko informazioa jasotzeko.