Meltxor, Gaspar eta Baltasar Sakanarako bidean daude. Horren jakitun ibarreko hainbat herritan harrera prestatzeko eta erregeen kabalkadak antolatzeko batzordeak sortu dira. Eta lehendik errege harrera bat antolatzea zaila bazen, COVID-19 gaitzak are gehiago zaildu du eginkizuna. Horregatik antolatzaileek indarrean dauden osasun arauak betetzeko eskatu dute. Batzorde batzuk pandemiaren bilakaeraren zain daude harrera antolatu edo ez jakiteko. Horien artean daude erabakia atzo hartu behar zuen Lakuntza eta Arbizu.
Ekialdeko hiru erregeek norabidea okertu ez dezaten eta Sakana alde batera ez uzteko, ilbeltzaren 5ean hainba ume kalera aterako dira faleekin zarata ateratzera. Hala eginen dute eguerdi partean Irañetan eta Lizarragan. Arratsaldez, berriz, Etxarri Aranatzen, Iturmendin eta Altsasun. Azken herri horretan opilak banatu eta saria opatze duenak faradunen errege izendatuko dute. Eta bera buru dela, herrian barna haur segizio zaratatsuak erregeen etorrera iragarriko du. Altsasuko ohitura hori 1974ean berreskuratu zuten Enrike Zelaiak eta Luis Mari Lopez de Goikoetxeak.
ILBELTZAK 3, astelehena |
ERREGE MANDATARIAK
Altsasu
- 18:30. Zelandi
- Pajeen irteera
- 19:00. Foru plaza
- Eskutitzen bilketa
ILBELTZAK 5, asteazkena |
HERRIZ HERRIKO EGITARAUAK ETA IBILBIDEAK
Irurtzun
- 18:30. Harrera: Bi Ahizpe kaleko beheko aldean.
- Herrian barna ibiliko dira, San Martin elizan bukatzeko. Bertan haurrei harrera eginen diete.
Uharte Arakil
- 18:00. Harrera: Zerradoan.
- Herritik zehar elizan bukatzeko
Ergoiena
- Eguerdian. Umeek fale hotsekin erregeei dei eginen diete.
- 18:00. Hasiera: Lizarragako elka
- Herriari buelta eman ondoren, Dorraora eta Unanura abiatuko da.
- 19:30. Segizioa Lizarragatik iritsi eta dorrobarrek harrera eginen diete. Jatekoa eta edatekoa izanen da.
- 20:30. Dorraoko bidetik Unanura sartuko dira.
- Plazan dantzatu, abestu eta haurrak erregeekin egonen dira. Ondoren, pastak, moskatela eta mostoa dastatuko dute.
Etxarri Aranatz
- 19:00. Elizan
- Eguraldi txarra dela eta, plazan eginen zaie ongi etorria.
Iturmendi
- 20:00. Auzatea eta, ondoren, saskiaren zozketa.
Altsasu
- 17:30. Foru plazan.
- Zintzarri jotzea.
- 18:00. Zelai kaletik
- Errege magoen kabalgata
Ibilbidea: Zelai, Isidoro Melero, San Juan, Burunda, Nafarroa, Altzania, Bakea, Erkuden, Bakea, Gartzia Ximenez, Foru plaza
- Errege magoen kabalgata
- 19:00. Foru plaza
- Errege Magoekin topaketa
Olatzagutia
- 18:00. Autobus geltokitik
- Kalejira frontoian bukatzeko
Ziordia
- 19:00. Texeria kalea.
- Erregeen segizioa herrian barna ibiliko da, elizan bukatzeko. Haurrei goxokiak emanen dizkiete.