Koronabirusa Sakanan

Ostalaritza 01:00etan ixteko baimena eman du auzitegiak

Guaixe 2021ko abe. 28a, 15:34

Nafarroako Auzitegi Nagusiak tabernak eta diskotekak 1:00etatik 06:00etara ixteko eskaera onartu du. Nafarroako Aldizkari Ofizalaren publikazioarekin hasiko dira neurri berriak, eta ilbeltzaren 14ra arte iraunen dute. 

Covid-19 birusaren kutsatze kasu positiboen gorako egoera dela eta, Nafarroako Gobernuak atzo neurri berriak baimentzeko eskaera egin zuen Nafarroako Auzitegi Nagusian, eta gaur auzitegiak neurriak baimendu ditu kutsatzeak murrizteko beharrezkoak direla argudiatuta. Neurriak Nafarroako Aldizkari Ofizila publikatzean egonen dira indarrean eta ilbeltzaren 14ra arte iraunen dute. Hortaz, urtezahar gauean, abenduaren 31ean, eta Errege gau bezala ezagutzen denean, ilbeltzaren 5ean, tabernek ordutegi berria izanen dute. 

Ilbeltzaren 14ra arteko neurriak

Ordutegiak

  • Ostalaritzak 01:00etatik 06:00etara itxiko du: diskotekak, jai aretoak, kafe antzokiak, kontzertu aretoak, tabernak, taberna bereziak, kafetegiak, jatetxeak, kultur ekimenak, bingoak, joku aretoak, piperoak, elkarteak. 
  • Ezinen da barran kontsumitu. Barrara bakarrik eskatzera joan daiteke. 
  • Mahaietan gehienez 10 pertsona egon daitezke. Mahai berean dauden pertsonen arteko distantzia 70 cm-koa izanen da. 
  • Kultur, kirol edo gabonetako ekimenek neurri berriak izanen dituzte: ezinen da bertan jan edo edan. 

Covid ziurtagiria

  • Zahar egoitzetan eta osasun zentroetan sartzeko eskatuko dute. 
  • Ostalaritzan 12 urte gorakoei eskatuko zaie, baita kultur ekimen handietan ere (kiroletakoak izan ezik).