Gobernuak autopistaren tarifak eta bidesariak eguneratu ditu

Guaixe 2022ko urt. 12a, 09:24
Autopista Aizkorbetik. ARTXIBOA

Prezioen igoera izan da. Emakidadunarekin egindako kontratuan agertzen den moduan, estatuko KPIren %95aren baliokidearekin (%,5,4) eguneratzen dira tarifak, 2020ko azaroaren 1etik 2021eko lastailaren 31ra bitarteko denboraldiari dagokiona, hau da, %5,13ko koefizientearekin eguneratu dira.

Nafarroako Gobernuak 2022rako Nafarroako Autopistaren (AP-15) oinarrizko tarifak, oinarrizko bidesariak eta deskontu espezifikoak dituzten bidesariak onartu eta indarrean sartu dira. Urtero eguneratzen da, emakidadunarekin dagoen kontratuaren arabera. Tarifa berriak zehaztuta, Nafarroako Gobernuaren eta autopistaren emakidadun den enpresaren artean adostutako deskontuak behin aplikatuta (oinarrizko prezioaren %40ra arte gutxienez), ateratzen diren prezioek igoera izan dute, batik bat, KPIren gorakadak eraginda.

Foru administrazioak jakinarazi duenez, luzatu eginen da joan-etorriko bidaiak egiten dituzten ibilgailu arinen deskontu gehigarria, baldin eta itzulera jatorrizko joan-etorriaren ondorengo 24 ordutan egiten bada, Nafarroako Gobernuak 2019ko ilbeltzaren 23an ezarritako baldintzen arabera; beraz, soilik dagokion BEZa ordaindu beharko dute.

Nafarroako Autopistaren (A-15) tarifak
  Ibilgailu arinak     Ibilgailu astunak 1 Ibilgailu astunak 2
  Oinarrizko prezioa Deskontuarekin 72 ordutan joan-etorria Oinarrizko prezioa Deskontuarekin Oinarrizko prezioa Deskontuarekin
Sarasako ordainlekua 2,3 1,45 0,725 3 1,55 4,05 1,8
Zuastiko ordainlekua 0,75 0,48 0,24 1 0,5 1,35 0,6