Areto futbola

Hirugarren mailako Kopan, Aralar Mendik eta Xotak punturik ez

Guaixe 2022ko urt. 12a, 10:30
Aralar Mendi.

Hirugarren mailako Kopa. Hirugarren jardunaldia: Mateo Muñoz Ribera de Navarra 12 – Aralar Mendi 1 / Garbayo Chivite Cintruenigo 4 – Xota 2

Hirugarren mailako Kopan, asteburuan hirugarren jardunaldia jokatu zen eta bi talde sakandarrek, Aralar Mendik eta Xotak, ez zuten zortea alde izan. Lehen multzoan,  Tuteran jipoi ederra jasotzetik itzuli ziren Uharte Arakilera Aralar Mendi taldeko jokalariak, 12 eta 1 galdu baitzuten Mateo Muñoz Ribera de Navarraren kontra. Asteburuan Kopako laugarren jardunaldia dago jokoan eta bueltako jardunaldia jokatuko dute Aralar Mendik eta Mateo Muñoz Ribera de Navarra taldeek, kasu honetan Uharte Arakilen, larunbatean, 18:30ean. Sailkapenean Tuterako taldea liderra da (9 puntu) eta Aralar Mendi hirugarrena (3 puntu). 

B multzoan Xotak Cintruenigon jokatu zuen, Garbayo Chivite Cintruenigo taldearen kontra. Xota aurreratu zen markagailuan, baina Cintruenigoko taldeak bikain erantzun zuen eta 4 eta 2 gailentzea lortu zuen. Sailkapenean, hain zuzen ere Garbayo Chivite Cintruenigo da liderra (6 puntu) eta Xota laugarren da, punturik gabe. Asteburuan bueltako partida jokatuko dute Xotak eta Garbayo Chivitek, Irurtzungo Atakondoa kiroldegian.