Nerabeen gurasoendako ikastaroa

Guaixe 2022ko urt. 13a, 14:32
Hiru gazte Irurtzungo gaztetxoko parean eserita.

Heziketa emozionala eta gurasotasun positiboa nerabezaroan ikastaroa hurrengo lau astearteetan izanen da, Irurtzungo kultur etxean, 17:00etatik 18:30era.

Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Atakondoa eskola publikoko guraso elkarteak, eskolaren laguntzarekin, Heziketa emozionala eta gurasotasun positiboa nerabezaroan tailerra antolatu du. Haren bidez parte hartzaileek beraien emozio gaitasunak ezagutuko dituzte, horrela gurasotasun positiboa bulkatzeko. Bestetik, neurohezkuntzaren eta emozio adimenaren garrantzia onartzeko balioko du ikastaroa, bizikidetza arazoak kudeatzen jakiteko. Azkenik, gurasoen hezkuntzaren inguruko oinarrizko gaien inguruan gogoeta eginen da ikastaroan, horrela eguneroko haien praktika hobetu eta familia gatazkak kudeatzeko. 

Ikastaroa ilbeltzaren 18an eta 25ean eta otsailaren 1ean eta 15ean izanen da, 17:00etatik 18:30era, Irurtzungo kultur etxean. Leticia Garces pedagogoak emanen du. Izena eman nahi dutenek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoitzara jo behar du: 948 600 694 edo ssbirurtzun.izabala@gmail.com. Izen ematea bihar despedituko da.