Urteko lehen txertoak haurrek hartu zituzten, Pfizer etxekoa hain zuzen ere. Ilbeltzaren 4an Leitzako eta Irurtzungo osasun eskualdeetako 465 haurrek txertoa hartu zuten Irurtzungo kiroldegian. Egun berean Etxarri Aranatz eta Altsasuko osasun eskualdeetako 384 haurrek Altsasuko Burunda kiroldegian jaso zuten txertoa.
Osasunbidearen txertaketa kanpainak aste honetan segida izan du. Etxarri Aranazko eta Altsasuko eskualdeetako pertsona helduek txertoaren hirugarren dosia jaso dute, kasu horretan Moderna etxekoa. Asteartean 1.460 txertatu izan ziren eta asteazkenean, berriz, 740. Txertaketa kanpainak gaur izanen du segida Irurtzungo kiroldegian. Handik Leitzako eta Irurtzungo osasun eskualdeetako 1.512 herritar pasako dira hirugarren txertoa jasotzera. Haiek ere Moderna etxekoa hartuko dute.