Altsasuko Zelandi kiroldegia igerilarien topaleku bilakatu zen larunbatean. Nafarroako Kirol Jokoen Nafarroako Igeriketa Txapelketako haurren mailako laugarren jardunaldiko bi saioetako bat hartu zuen Altsasuk. Zortzi taldek eta 74 igerilarik hartu zuten parte guztira, 17:00etan hasi eta 19:00etaraino luzatu zen jardunaldian, primerako giroa zela.
Sakana Igeriketa Taldeko lau igerilarik hartu zuten parte Zelandiko jardunaldian. Iraide Arrizabalaga Garziandiak eta Ande Beltran de Heredia Fernandez altsasuarrek 200 m estiloetan parte hartu zuten, eta Lur Sasiain Iraurgi etxarriarrak eta Araitz Otxoa Diaz altsasuarrak 400 m libreetan. Lan ona egin zuten.