Areto futbola

Aralar Mendi eta Xota, Kopan burua jaso ezinik

Guaixe 2022ko urt. 20a, 10:00
Xota.

Hirugarren mailako Kopa. Laugarren jardunaldia: Aralar Mendi 2  - Mateo Muñoz Ribera de Navarra 7 / Xota 6 – Garbayo Chivite Cintruenigo 8

Asteburuan Hirugarren mailako Kopako laugarren jardunaldia jokatu da. Lehen multzoan Aralar Mendik eta Mateo Muñoz Ribera de Navarrak itzulerako partida jokatu zuten eta atzera ere Tuterako taldea, liderra, gailendu zen, 2 eta 7. Partida hasi eta berehala Ribera de Navarra aurreratu zen eta Aralar Mendik ongi erantzun zuen, Jon Arenazak bana berdindu baitzuen, baina liderrak agintea hartu eta, esandakoa, azkenean 2 eta 7 gailendu ziren Erriberakoak. 

Lehen multzoko sailkapenean Mateo Muñoz Ribera da Navarra da lider (12 puntu) eta Aralar Mendi hirugarren da (3 puntu). Asteburuan bosgarren jardunaldia jokatuko da eta larunbatean Aralar Mendik sailkapenean bigarren den Vulcanizados Ruiz Tafa taldea hartuko du, 16:30ean, Uharte Arakilgo frontoian. 

Hirugarren mailako Kopako bigarren multzoan Xotak eta garbayo Chivite Cintruenigo taldeek itzulerako partida jokatu zuten Irurtzungo Atakondoan eta partida oso borrokatuan hiru puntuek Cintruenigoko bidea hartu zuten, Garbayo Chivite Cintruenigo taldeak Xotari 6 eta 8 irabazi eta gero. Sailkapenean Garbayo Chivite da lider (6 puntu) eta Xota laugarren da, punturik gabe. Larunbatean Xota sailkapenean hirugarren den Kirol Sport taldearen kontra ariko da, 17:30ean, Orkoienen.