Aurreko ostiralean 29. Elgoibarko San Anton Torneoko finalak jokatu ziren. Senior mailako txapelak Sakanara etorri ziren, Josu Igoak (Oberena) eta Aaron Arbizuk (Irurtzun) 22 eta 7 irabazi baitzieten Unai Matari (Oberena) eta Aimar Morgaetxeberriari (Bizkaia). 40 minutu iraun zuen partidan sakandarrek garaipen erraza lortu zuten.