Astekaria

Trafikoak bi hildako utzi zituen

Guaixe 2022ko ots. 3a, 09:08

Langileak bide bazterreko babesa konpontzen Sakanako Autobian (A-10).

Joan den urtean bi sakandar hil ziren trafiko istripuen ondorioz.

Euskal Herrian 85 pertsona hil ziren trafiko ezbeharren ondorioz 2021ean, hau da, lau egunetik behin pertsona bat hil zen. Aurreko urtearekin alderatuta 14 hildako gehiago eragin zituen trafikoak, %19,71 gehiago. 85 hildako horietatik 29 nafarrak ziren, %34,11. Eta, zoritxarrez, horien artean gizonezko eta emakumezko sakandar bana daude. Biak ere oinezkoak ziren. Atzera begiratuta, joan den urtean trafikoagatik sakandar bat hil zen, 2019an ez zen trafiko ezbeharrek eragindako hildakorik izan, baina 2018an eta 2017an, ordea, hiruna sakandar hil ziren errepideetan izandako istripuetan.