Osasunbideako langileak gaur hasiko diraa 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei COVID-19 gaitzaren kontrako dosi gehigarria ematen. Talde horren zitazio prozesua joan den astean hasi zen, eta oraindik irekita dago. 30.000 pertsona inguruk osatzen dute, eta gaur egun, azken txertoa jarri zenetik edo infekzioa igaro zenetik 150 egun baino gehiago igaro izanaren baldintza betetzen da.
Baldintza hori betetzen duten heinean, jomuga diren herritarrekin atxikiko dira taldeko gainerako kideak, guztira 59.000 pertsona, gutxi gorabehera. Talde hau barne hartzean, Nafarroako 18 urtetik gorako herritar guztiei hirugarren dosia jartzeko aukerari dagokion prozesua osatzen da.
Gainera, Osasunbideak gogorarazten du dosi hori jasotzearen garrantzia gaixotasun horren aldaera larrienen prebentzio modura, 40 urtetik gorako edota adin horretatik beherako pertsona guztiendako, bereziki bere osasun egoeratik eratorritako arrisku egoeraren bat jasateagatik zaurgarrienak izaten diren pertsonendako. Zehazki, baldintza horien artean aipatzen dira biriketako, gibeleko, giltzurrunetako, bihotzeko eta neurologia arloko gaitz kronikoak, diabetes mellitus, obesitatea, gaixotasun mental larria, edo Down sindromea.
Horrela, jasotako azken Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Asteko Txostenari jarraiki, txertoaren dosi gehigarriak ospitaleratzeak ekidin ahal izateko %95eko eraginkortasuna frogatu du.
Txertatu gabeko pazienteak
Oroitu behar da, bestalde, une hauetan, Nafarroako zaintza intentsiboetako unitatetan COVID-19 zuten pazienteen %50a txertatu gabe zegoela ospitaleratzeko unean, joan den astean arrazoi horrengatik ospitaleko beste modalitate batzuetan ospitaleratu ziren pazienteen %30a bezala.
Aurretiko zita eskatzeko, zitazio irekirako aukera duten talde guztietan, zita “online” kudeatzea lehenetsiko da, www.citasalud.navarra.es webgunean. Bestela posta elektroniko bidez egin daiteke citas.vacunacion@navarra.es helbidean edota telefonoz 948 370 130 zenbakira hots eginez.
Osasunbideak jakinarazi duenez, COVID-19 gaitzaren kontrako lehen dosia jaso nahi dutenek aurretiko zitarik gabeko txertaketarako aukera dute. Mutiloako Forem egoitzan zegoen aukera hori, baina gaurtik apaiztegira lekualdatu dute. Han honako ordutegia izanen da asteko egun guztietan: 08:30etik 19:00etara. Arlo operatiboko arrazoiengatik eta salbuespen modura, igandean, otsailaren 6an, soilik goizez ariko dira, 13:20ak arte.