Areto futbola

Aralar Mendi eta Xota, Kopatik kanpo

Guaixe 2022ko ots. 3a, 09:30
Xota.

Hirugarren mailako Areto Futboleko Nafarroako Kopako azken jardunaldia jokatu zen asteburuan eta bi talde sakandarrek ez dute aurrera egingo

Nafarroako Hirugarren mailako Kopatik kanpo geratu dira Uharte Arakilgo Aralar Mendi eta Irurtzungo Xota taldekako fasean. Fase honetan sei jardunaldi jokatu dira guztira eta azkena asteburuan izan zen. Lehen multzoan Anaitasunaren kontra aritu zen Aralar Mendi, eta partida oso parekatuan, azkenean garaipena Iruñean geratu zen, Anaitasunak 5 eta 4 hartu baitzuen mendean Aralar Mendi. Bigarren multzoan Xotari 2 eta 6 irabazi zion Universidad de Navarra liderrak. 

Sailkapenean, lehen multzoan Mateo Muñoz Ribera de Navarra gailendu da (13 puntu) eta Aralar Mendi hirugarren izan da. Bigarren multzoan Universidad de Navarra sailkatu da lehena (10 puntu) eta Xota laugarren sailkatu da, punturik gabe. Hortaz, bi taldeek ez dute Kopan aurrera egingo. 

Liga bueltan
Kopako jardunaldiak jokatuta, Hirugarren mailako Areto Futboleko Liga bueltan da. Asteburuan hamahirugarren jardunaldia dago jokoan. Sailkapenean zazpigarren den Aralar Mendik laugarren den Garbayo Chivite Cintruenigo taldea hartuko du larunbatean, 17:00etan, Larrebieta pilotalekuan.  Hamaikagarren den Xotak bosgarren den San Juan taldea hartuko du iganean, 12:00etan, Atakondoan.