Hondakindegiko lan bat eman nahi du MANK-ek

Guaixe 2022ko ots. 8a, 09:40

Hondakindegiaren ezkerretan dago lixibiatuen putzua. ARTXIBOA

Lixibiatuen putzua egokitu nahi du ihesak kontrolatzeko sistema baten bidez.

Utzubarren Sakanako Mankomunitateak hondakindegia du. Han botatako hondakinek dutelako, edo hondakinen gainean euria egitean ura filtratu delako, materia batzuk disolbatu eta behera egiten dute. Lixibiatu horiek jasotzeko putzua du hondakindegiak, eta hura egokitzea nahi du orain Mank-ek. Horretarako, ihesak kontrolatzeko sistema bat jarri nahi du. Eta lan horiek emateko deialdia egin du.

Lixibiatuen putzua egokitu nahi duten enpresek beraien eskaintzak otsailaren 11ko 13:00ak arte aurkeztu ditzakete. Ibarreko erakundeak eskaintzak aztertu eta kalitate-prezio erlazio hobea duenari emanen dio. Lanek 78.267,96 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua dute. Lanak hartzen dituen enpresak garagarrilaren 30 eta garilaren 25 artean egin beharko ditu lanak. 

Erlazionatuak