Joxe Arregi torturen ondorioz hil zen 1981eko otsailaren 13an, eta torturaren kontrako eguna da geroztik. Sakanako Sortuk eta Erniak tortura salatzeko kontzentrazioan parte hartzera deitu dituzte sakandarrak. Sakanan 149+ #aztnugal. Iluntasunetik argitasunera leloa du bilkurak. Haren bidez “torturaren errealitate iluna, haren egi osoa” argitara ateratzea nahi dute. Deitzaileek gaztigatu dutenez, 149 sakandar baino gehiago izan dira torturatuak. Haiendako aitortza eta erreparazioa eskatzearekin batera, ez errepikatzeko bermea exijituko dute.