Promesez eta bete gabeko konpromisoez nekatuta

Guaixe 2022ko ots. 11a, 14:47

Pentsio duinak aldarrikatzen. ARTXIBOA

Horregatik, pentsiodunen mugimenduak larunbatean, 11:00etan, Irurtzungo plazan kontzentrazioa eginen du. Pentsio sistema publikoa aldarrikatu, Kontsumo Prezioen Indize errealaren arabera eguneratzea eta bestelako aldarrikapenak kaleratuko dituzte.

Estatuko pentsiodunek protesta eguna deitu dute biharko. Atzera ere, pentsio duinen aldeko aldarrikapena kalera aterako dute. Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimendutik azaldu dutenez, biharko mobilizazioekin “beteko ez diren promesa eta konpromisoez gogaituta gaudela adieraziko dugu, pentsioek eta soldatek gero eta erosteko ahalmen handiagoa galtzen baitute, eta horrek pobretu egiten gaitu”. 

Mugimenduko bozeramaileek jakinarazi dutenez, Espainiako Gobernuak pentsioei aplikatutako konpentsazioa “bizitzaren kostuaren benetako igoera parekatzetik oso urrun dago”. Azaldu dutenez, %3ko eros ahalmena galdu dute. 1.300 euroko pentsio batean 291,2 euro erreformako KPIaren erreferentzia aplikatzean, KPI errela kontuan hartuta 837,2 euro. Mugimenduko kideek nabarmendu dutenez, berriki onartutako erreformak eta urte honetarako irgartzen diren erreforma berriek ez diete bakarrik huts egiten pentsiodunei, langileek erretiroa gero eta beranduago hartu   eta ikusiko dute urtetik urtera pentsioa txikiagoa izanen dela”. Joan den urteko, aurtengo eta hurrengo urteetako pentsioak KPI errealaren arabera handitzea eskatu dute. “Gure aldarrikapenak bermatzeko 2021ean hartu ez diren erabakiak dagoeneko hartzea eskatzen dugu”.

Hitzaldia 
Sakanako pentsiodunen mugimenduak antolatuta, otsailaren 16an, asteazkenarekin, 18:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean pentsiodunen mugimenduaren lau urteko borrokari buruzko hitzaldia izanen da. Bizkaiko pentsiodunen mugimenduko kide Jon Fanok eta Andrea Uñak lau urteko ibilbidean defendatu dituztenak errepasatuko dituzte.