Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanak Departamentuaren menpe dagoen Nafarroako Memoriarako Institutuak sustatuta, kontzientzia eragozpenak eta intsumisioak Nafarroan izandako ibilbidea eta hark bake kulturaren zabalkundean egindako ekarpena jasotzen hasi zen 2018an. Ikerketa haren azken emaitza Pedro Oliver Olmo historialari eta intsumituaren Ejerzitorik ez – No a los ejércitos (1974-1989) liburua da, asteartean aurkeztu zuena Ana Ollo Hualde kontseilariak.
Mugimendu anitza eta askotarikoa izan zen. XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren erdialdean eman zituen lehen pausoak. Laurogeiko hamarkadan ehunka gazte nafarrek, Estatu osoko beste milaka gazterekin batera, zerbitzu militarra kontzientzia eragozpenaren eta intsumisioaren bidez zalantzan jarri zuten. Liburuak Nafarroako kontzientzia eragozpenaren mugimenduaren sorreraren eta garapenaren sintesi bat da.
Lanak hamabi kapitulu eta epilogo bat ditu. Lehenengo seiak hirurogeita hamarreko hamarkadako mugimenduaren sorrerari eta lehen pausoei buruzkoak dira. Elkartzeko eta antolatzeko lehen tokiak berrikusi dira, bai eta estatuko koordinazioarekiko harremana ere, Kontzientzia Eragozpen Mugimenduaren (KEM-MOC) inguruan gauzatu zena. Beste sei kapituluek mugimenduaren oinarri sozialaren zabaltzea, ezker erradikalaren inkorporazioa eta eremu geografiko txikiagoko taldeen sorrera azaltzen dituzte, esaterako, Sakanako Antimilitarista Taldea. Liburua 90eko hamarkadako intsumisio eztandaren atarian bukatzen da. Oliverrek azaldu duenez, bigarren liburu batean jaso daiteke epe hori.
Beste emaitzak
Oliverren eta Bruno Lopez Areitioren ikerketek aurretik ere eman dute emaitzarik. Batetik, Nafarroako Kontzientzia Objekzioaren eta Intsumisio Mugimenduaren Artxibo Historikoa. Eta, bestetik, mugimenduaren ahozko ondarea, taldekako elkarrizketen bidez jaso eratu zena.