Nahi adina konpost hartzeko aukera

Guaixe 2022ko ots. 15a, 08:41

Konpost plantan konpost meta. SAKANAKO MANKOMUNITATEA

UtzubarEKOguneko bulegoetatik pasa behar da lehenik, astegunetan 08:00etatik 15:00etara.

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak jakinarazi duenez, joan den urtean martxan jarritako konpost plantari esker konpost kantitate handia sortu du. Hori dela eta, konposta nahi duten guztiek Sakanako Mankomunitateak Arbizun duen UtzubarEKOgunetik pasa beharko dute (autobiako irteera, eta industrialderantz jo, haren hegoaldean dago). Konposta hartu nahi dutenek, lehenik Hondakin Zerbitzuaren bulegotik pasa beharra dute, han argituko baitioten konposta nondik har dezakeen. Zerbitzuko hezitzaileek gaztigatu dutenez, konpostean interesa dutenek zakuak eramatea eskertuko lukete, nahiz eta haiek Piensos Unamunok berrerabiltzeko uzten dizkien zakuak dituzten. Hala ere, gurdia eraman eta hura bete nahi duenak ere aukera izanen du. 

147,16 
Konpost tona banatu zituen joan den urtean Sakanako Mankomunitateak.