Euskarazko irakurzaletasuna sustatzen jakiteko

Guaixe 2022ko ots. 14a, 13:33
Haur eta helduak Olatzagutiko liburutegian. ARTXIBOA

Urdiainen  hitzaldia izanen da asteartean, 17:00etatik 19:00etara. Martxo akaberan beste saio bat izanen da Olatzagutian.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak haurren eta gazteen euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko hitzaldi-lantegiak antolatu ditu heldu den asterako. Zer egin haurrek euskaraz gehiago irakur dezaten? Saioak gurasoei, irakasleei, hezitzaileei, zaintzaileei eta bitartekariei edo haur eta gazte literatura gustuko dutenei zuzenduta daude.

Urdiainek eta Etxarrenek hartuko dituzte jarduerak. Urdiaingo asteartean izanen da, 17:00etatik 19:00etara, auzoan. Euskarazko saio hori Galtzagorri elkarteko Intza Alkainek emanen du. Euskara Zerbitzua Etxarrenen beste saio bat egitekoa zen ostegunean, baina bertan behera gelditu da. Saio hori gaztelaniaz eginen da martxo akaberan, baina Olatzagutian, eta Galtzagorri elkarteko kide batek gidatuko du. Lantegian parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago euskara1@sakana-mank.eus helbidean.