Torturatuak elkartuta

Guaixe 2022ko ots. 11a, 13:19

Nafarroko Torturatuen Sarearen aurkezpena. WWW.EKINKLIK.ORG

Larunbatean, Berriozarren, Nafarroako Torturatuen Sarea elkartea aurkeztuko da.

Nafarroako Torturatuen Sarea elkarte berriak bere burua ezagutzera emanen du Berriozarko musika eskolan bihar. Elkarte horren helburuak dira, batetik, azken hamarkadetan izandako torturatu kasuak argitzea da, bestetik, torturatuei zor zaien egia, justizia, aitortza eta erreparazioa exijitzea, eta, azkenik, berriz horrelakorik ez errepikatzeko bermea lortzea. Elkartea eratu ondoren, eguerdian ekitaldi publikoa eginen dute bere kideek. Han torturatuak izanen diren makina bat nafar izanen dira. Ekitaldira hainbat politika, sindikalgintza eta erakundeetako eragile politiko, sindikal eta instituzional gonbidatu dituzte.