Areto futbola

Xotaren gol festa, eta Aralar Mendiren hutsegitea

Maider Betelu Ganboa 2022ko ots. 16a, 10:40

Hirugarren maila. Hamalaugarren jardunaldia: Gazte Berriak 4 – Xota 8 / Kirol Sport 3 – Aralar Mendi 0

Asteburuan Areto Futboleko Hirugarren mailako hamalaugarren jardunaldia jokatu zen eta txanponaren bi aldeak bizi zituzten bertan lehiatzen diren bi talde sakandarrek. 

Xotak gol festa ederra ospatu zuen Antsoaingo Gazte Berriak taldeari 4 eta 8 irabazi eta gero. Angel Mari Villarek eta Aritz Morgadok bitan aurreratu zuten Xota, baina Gazte Berriakek berdintzea lortu zuen. Hortik aurrera partidaren agintea hartu zuen talde irurtzundarrak eta Beñat Jakak (2), Aritz Morgadok (beste bi)) eta Asier Gonzalezek (2) sartutako golei esker, 4 eta 8 irabazi zuen talde berdeak. 

Aldiz, Orkoiendik punturik gabe etorri zen Uharte Arakilgo Aralar Mendi. Kirol Sport taldea hasieratik aurreratu zen, eta atsedenaldirako 3 eta 0 aurreratzea lortu zuen. Aralar Mendi partidari buelta ematen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Markagailua ez zen gehiago mugitu eta hiru puntuak Orkoienen geratu ziren. 

Datorrena
Mateo Muñoz Ribera de Navarrak jarraitzen du lider (36 puntu). Aralar Mendi zazpigarren da (14 puntu) eta Xota hamaikagarren (7 puntu). Asteburuan hamabosgarren jardunaldia dago jokoan: Aralar Mendik Mateo Muñoz Ribera de Navarra liderra hartuko du igandean, 12:00etan, Uharte Arakilgo pilotalekuan, eta Xotak Garbayo Chivite Cintruenigo sailkapenean laugarren den taldearen kontra jokatuko du etxean, Atakondoan, larunbatean, 16:00etan.