Institutukoak unibertsitate publikoan bisitan

Guaixe 2022ko ots. 23a, 13:26

Altsasu institutuko ikasleak unibertsitate publikoan bisitan. NUP

Nafarroako Unibertsitate Publikoak heldu den ikasturterako dituen ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutu zuten.

Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko 51 ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) bisitatu zuten duela gutxi. Iruñeko Arrosadia eta Osasun Zientzien campusetan izan ziren bisitan. Haien bidez ikasle sakandarrek NUPeko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2022-2023 ikasturterako eskaintzen dituzten 25 gradu, zazpi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso zuten.