Kaixo Fran,

Erabiltzailearen aurpegia Jexux Razkin Mendinueta 2022ko ots. 21a, 13:07

Urtea pasatu duk elkarrekin egon ginela azkenekoz Etxarrin trago batzuk hartzen goizean gustura eta pozik, nola ez ba! Oihanen ongietorria ospatzen. Gero ni bazkaltzera eta hi han gelditu hintzen, eta arratsaldean lagunekin joan hintzen. Baina hurrengo goizean hire berri txarra denon ahotan zegoan, eta Tanatorioan negarrez agur esan nian. Egun triste eta gogorrak dituk hauek.

Preso eta iheslarien alde hik egindako lana eskertzekoa duk. Bide horri jarraituko zioagu. Hire agur egunean, Euskal Herri osotik etorri hituen hire lagunak, eta orain urte batzuk Iparraldeko Garbiñe abokatua zena ere bai (nik ez nian ezagutu, baina berak ni bai) eta galdetu nioan nor zen eta berak erantzun Frantzian preso zeuden kartzeletako zuzendariarekin ibili ginela hizketan. Une ederra pasatu genian pozik eta atera hituen Iparraldera.

Hire bizia jendeari laguntzen pasatu duk eta hala ezagutu hau jendeak, beti prest gauzak egiteko eta laguntzeko, behin Sartagudan bezala, melokotoiak ekartzeko barkak betetzen. Beti gauzak antolatzen eta egiten ibiltzen hintzen. Hik utzitako lanari helduko zioagu eta egunerokoa borrokarekin jarraituko diagu harik eta preso eta iheslariak etxeratu arte.