Sakanako herri askotan inauterien jaia ospatzen ari dira egun hauetan. Historian zehar, inauteriak errebindikazio adierazpen gisa erabili izan dira. Inauteri guztietako zer ikusia mozorroa da. Izan ere, mozorroak, arropa protesta ikur indartsua izan daitezke. Adibide batzuk.
XX. mendearen hasieran, emakumeek botoa emateko eskubidea aldarrikatzeko kolore zuria aukeratu zuten sufragistek. Denboran hurbilago, 2018ko urtarrilean, Urrezko Globoen zeremonian, sarietara bertaratutako aktore guztiak beltzez jantzi ziren, sexu-abusuaren aurkako babes eta protesta gisa. 2020ko azaroan, Bilboko institutu bateko mutil bat zigortu zuten gona bat eramateagatik. Hiru egun beranduago lau milioi bideo baino gehiago igo ziren TikTokera arropak generorik ez duela aldarrikatzeko.
Batzuetan, moda errebindikazio jantziez jabetzen da. Rosabel Argote kazetariaren Jantzideiak (gazteleraz Vestimentes) liburuak modaren merkatuak xurgatu dituen lau jantziren adibideak eskaintzen ditu. Lehenengo adibidea aipatzen du Bronx edo Harlemeko rap zaleak eramaten zituzten jertseak eta galtza zabalak 90.hamarkadan modan jarri zirela. Bigarrena, kamuflajezko txamarrak sinbolo antimilitarista gisa pasareletan amaitu zuen. Jarraian janzkera kufiyak edo zapi palestinarrak etorkizun berdina izan zuela aipatzen du.
Bukatzeko hiyab edo zapi islamiarra da. Hiyab-a identitate erlijiosoaren edo errebindikazioaren sinbolo bat da. Liburuaren egileak galdera hau egiten dio bere buruari: hiyab-ak Palestinako zapiaren, raperoen eta beste jantzi batzuen zorte bera izango al du?