Pilota

Finalerdietara sailkatzeko azken ahalegina

Guaixe 2022ko otsailaren 25a

Rezusta, Irribarria, Ezkurdia eta Tolosa, material aukeraketan. ASPE PELOTA

Ezkurdiak eta Tolosak Irribarria eta Rezusta dituzte aurkari, gaur, ostirala, Donostiako Atano III.ean jokatuko diren play-offetan

Ezkurdiak eta Tolosak Irribarria eta Rezusta izanen dituzte aurkari gaur, ostirala, Atano III.ean jokatuko den lehendabiziko play-offean. Bi bikoteek partida "oso zaila" izango dela nabarmendu zuten material aukeraketan, "partida batera edonor gailendu" daitekeelako. Ezkurdia eta Tolosa play-offetan egongo zirenik inor gutxik espero zuen, baina behetik gora egin dute nabarmen, konfiantza soberan dute eta animoz gainezka eta gogotsu iritsi dira play-offera. Irribarria eta Rezusta azkeneko jardunaldira lider iritsi ziren baina azken partida galduta, play-off postuetara jaitsi ziren, eta animoz agian kaxkarrago iritsi dira hitzordu garrantzitsura. Hil ala biziko lehia espero da. Bigarren play-offa igandean Ogetan jokatuko dute Laso-Imazek eta Peña-Albisuk.