Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, Emakumeen Eguna dela eta, ibarreko hainbat udalek eta emakumezko eragileek jarduerak antolatu dituzte heldu diren egun eta asteetarako. Hala egin dute, esate baterako, Arakilen, Irurtzunen, Uharte Arakilen, Arruazun, Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian.
Egitaraua
- Martxoak 2, asteazkena
18:30 Aitzole Aranetaren Emakumezkoak, gizonezkoak eta alderantziz: transexualitate egoerak eta feminismoak hitzaldia. Arbizuko udaletxea. - Martxoak 4, ostirala
18:00 Hitzaldia: Gaur egungo emakume langilearen egoeraz. Altsasuko Gure Etxea eraikina. Itaia.
19:30 Anderea dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Yolanda Mazkiaran Zelaiarekin. Irurtzungo kultur etxea. Sarrera doan.
21:00 Bertso afari feminista: Idoia Granizo eta Sarai Robles. Gai jartzailea: Jone Rubio. Altsasuko Kukuerreka elkartea. Errefaillak. - Martxoak 5, larunbata
12:00-14:00 Txoko lila, berdintasunez hezteko gunea. Etxarri Aranazko plaza. Etxarri Aranazko Udala.
12:00-14:00 Joskintza taldeko lanen erakusketa. Josi emakumeon arteko aliantzak! Gizarte kapitalistaren aurrean: josi, sortu, berrerabili. Etxarri Aranazko plaza. Emhari, Etxarri Aranazko joskintza taldea. - Martxoak 6, igandea
19:00 Lorena Arangoaren Emimismada antzerkia. Irurtzungo kultur etxea. Irurtzungo Kultur Kontseilua eta Udala. - Martxoak 8, asteartea
12:00 Bilkura. Etxarri Aranazko plaza.
13:00 Pintxo Morea lehiaketa. Uharte Arakil.
16:00 Cuidados, empoderamiento feminista y salud hitzaldiaren proiekzioa eta kafe tertulia, Uharte Arakil.
18:00 Kontzentrazioa: Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki. Lakuntzako plaza. Itaia.
19:00 Elkarretaratzea. Uharte Arakilgo plaza.
19:00 Kontzentrazioa. Arruazuko plaza.
19:00 Kontzentrazioa. Arbizuko plaza.
19:00 Kontzentrazioa. Bakaikuko erdiko iturria.
19:00 Manifestazioa: Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki. Altsasuko Foru plaza. Itaia.
20:00 Kontzentrazioa: Antolakuntza feminista gure garra. Zapaltzen gaituen sistemari sua. Irurtzungo Foru plaza.
20:00 Manifestazioa: zapaltzen gaituen sistemari sua! Altsasuko Foru plazatik abiatuta. Sakanako mugimendu feminista.
- Martxoak 10, osteguna
18:00 Literatura Geraldiak. Nirliit liburuaren solasaldia Aiora Jakarekin. Irurtzungo Pikuxar elkartea. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua. - Martxoak 12, larunbata
13:30 Arakilgo emakumezkoen bazkaria (txartelak udaletxean). Etxarrengo Iratzar jatetxea. Arakilgo Udala.
16:30 Arakil ibarreko emakumezko helduei omenaldia. Etxarrengo Iratzar jatetxea. Arakilgo Udala.
17:00 Lorena Arangoaren bakarrizketa. Etxarrengo Iratzar jatetxea. Arakilgo Udala.
19:00 Alazne Etxeberriaren De esto también se sale antzezlana. Olatzagutiko kultur etxea. Olatzagutiko Udala.
21:30 Afaria eta Lorena Arangoaren emanaldia. Iratxo elkartea. Izena emateko 4an eta 6an, 19:00etik 19:30era kultur etxean edo 5ean, 20:00etatik 20:30era Iratxon. - Martxoak 14, astelehena
16:30 Ameli eta Xirrikituen jostunen ipuin kontalari musikatuak. Akelarre ludoteka. Olatzagutiko Udala. - Martxoak 19, larunbata
18:00 Ainhoa Carreras Igeltzekin Afro urban dantza, dantzaren bidez ahalduntzeko. Irurtzungo gimnasioan. - Martxoak 20, igandea
11:00-14:00 IX. Lilasterketa. Olatzagutia. Izena emateko: berdintasuna@sakana-mank.eus Altsasuko eta Sakanako Berdintasun Zerbitzuak, Anitzartean kulturartekotasun zerbitzua eta Jarduera Fisiko eta Kirol Zerbitzua.
19:00 Andreina Jolineren kontzertua. Pikuplaza (eguraldi txarrarekin Barazkigunen). - Martxoak 23, asteazkena
18:00 Zinemara irteera, Foru plazatik. - Martxoak 25, ostirala
Berdintasunaren aldeko Scaperoom-a. Izen ematea taldeka egin behar da, eta parte hartzeko txanda emanen zaie. Izena emateko: berdintasuna@sakana-mank.eus - Martxoak 26, larunbata
19:00 eRRe Aldarri bat bertsoz antzezlana. Olatzagutiko kultur etxea. Olatzagutiko Udala.