Emakume Langileen Eguna 2022

Ibarreko Emakumezkoen Eguna antolatu dute

Guaixe 2022ko mar. 7a, 12:40
Emakumezko arakildarrak Lilasterketan Irurtzunerantz. ARTXIBOA

Udalak prestatu du hilaren larunbaterako 

Emakume Langilearen Eguna dela eta, Arakilgo Udalak ibarreko Emakumezkoen Eguna antolatu du. Udalak antolatutako ekitaldiak Etxarrengo Iratzar jatetxeak hartuko ditu larunbatean. 13:30ean bazkaltzera elkartuko dira. Izena emateko udaletxetik pasa beharko da. Bestela, 634 584 226 edo 948 500 101 telefono zenbakietara hots egin daiteke. Bazkariaren ondoren, 16:30ean, emakumezko arakildar helduak omenduko dituzte ekitaldi batean. Eta, despeditzeko, 17:00etan Lorena Arangoaren bakarrizketarekin gozatzeko aukera izanen dute bazkaltzera elkartutako guztiak.