Futbola

Talde sakandarrak, lanera

Guaixe 2022ko mar. 4a, 10:40

Lagun Arteak Lourdesen kontra jokatuko du, Etxarri Aranatzek San Miguelen kontra, Altsasuk Donezteberen kontra eta Altsasu emakumeen taldeak Cortesen kontra

Inauteriak zirela edo atseden jardunaldia zegokiela, gizonezkoen Preferente, Erregional eta Lehen Maila Autonomikoko taldeek aurreko asteburuan ez zuten jokatu. Jokatu zuen talde bakarra Emakumezkoen Lehen Maila Autonomikoko Altsasu izan zen. Lagunaken kontra 1 eta 2 galdu zuten altsasuarrek Dantzalekun. Larunbatean, 16:00etan, Altsasuko emakumeek Cortes izango dute aurkari Erriberan jokatuko den partidan. Corteskoa sailkapena ixten duten bi taldeen arteko lehia izango da.

Gizonezkoen Lehen Maila Autonomikoan, aurreko jardunaldian atseden jardunaldia izan zuen Lagun Arteak. Sailkapenean hamargarrenak dira lakuntzarrak, jaitsiera postuan, eta igandean seigarren den Lourdes taldea izango du aurkari Tuteran, 16:30ean. 

Preferente mailan sailkapenean hamalaugarren postuan dago Etxarri Aranatz eta sailkapenean laugarren den San Miguelen kontra jokatuko du igandean, 16:30ean, Larragan. 

Erregional mailan sailkapenean bigarren den Altsasuk sailkapenean hamabigarren den Doneztebe izango du aurkari igandean, 16:00etan, Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.