Futbola

Zalduak bost puntura du lidergoa

Guaixe 2022ko mar. 9a, 09:00

Elomendiko Futbol Txapelketa. Hamaseigarren jardunaldia: Zaldua 3 – Modernillo 0

Asteburuan Elomendiko Futbol txapelketako hamaseigarren jardunaldia jokatu zen eta Arakilgo Zalduak garaipen polita lortu zuen, Etxeberriko taldeak 3 eta 0 irabazi baitzion Modernillo taldeari. Sailkapenean Elomendik jarraitzen du lider (39 puntu) eta Zaldua bigarren da, bost puntura (34 puntu). Asteburuan hamazazpigarren jardunaldia dago jokoan eta sailkapenean bederatzigarren den Rocaren kontra jokatuko du Zalduak, Garinoainen.