Txirrindularitza

Gorka Izagirre eta Imanol Erbiti Paris-Nizan

Guaixe 2022ko mar. 9a, 12:00

Gorka Izagirre, astearteko etapan. MOVISTAR

Gaur, asteazkena, 13,4 kilometroko erlojupeko gogorra dute jokoan

Atzo Paris-Nizako hirugarren etapa jokatu zen eta esprintean Mads Pedersen (Trek) gailendu zitzaien Bryan Coquard (Cofidis) eta Wout van Aert (Jumbo) txirrindulariei. Gorka Izagirre eta Imanol Erbiti (Movistar Team) denbora berean sartu ziren, 42. eta 56. postuetan. Sailkapen orokorrean Jumboren agintaldiak jarraitzen du, Christophe Laporte, Wout van Aert eta Prioz Roglic baitaude buruan. 

Izagirreren eta Erbitiren lana Jorgenson euren liderra eta taldeko besteak laguntzea da. Orain arte ez dute zortea alde izan, Jorgensonen erorikoa tarteko. Gaur laugarren etapa jokatuko da, 13,4 kilometroko erlojupeko gogorra, Domeraten hasi eta Montluçonen despedituko dena. Erlojupekoak sailkapen nagusia argituko du.