Mank-ek hondakindegiko lixibiatuen putzua egokituko du

Guaixe 2022ko mar. 11a, 11:22
Hondakindegiko lixibiatu putzua. SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Egin nahi dituen lanen bidez ibarreko erakundeak ihesak kontrolatzeko sistema jarri nahi du.

Utzubarren Sakanako Mankomunitateak hondakindegia du eta ibarreko hondakinetatik sortzen diren lixibiatuak jasotzeko putzu bat du. Izan ere, hondakinen gainean euria egitean ura filtratu, materia batzuk disolbatu eta behera egin, eta horrela sortzen dira lixibiatuak. Horiek jasotzeko putzua egokitu nahi du Mank-ek ihesak kontrolatzeko sistema bat jarriz. Eta lan horiek emateko deialdia egin du.

Lixibiatuen putzua egokitu nahi duten enpresek beraien eskaintzak martxoaren 18ko 10:00ak arte aurkeztu ditzakete. Ibarreko erakundeak eskaintzak aztertu eta kalitate-prezio erlazio hobea duenari emanen dio. Lanek 94.704,23 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Lanak hartzen dituen enpresak garagarrila eta garila artean egin beharko ditu lanak, teknika arrazoiengatik eta Nafarroako Gobernuak data horiek baimendu baititu.