Haur eta familiendako txokoa

Guaixe 2022ko mar. 11a, 14:03
Gizonezkoa eta haurrak Etxarrengo jolas parkean. ARTXIBOA

Ihabarko kontzejuan eratu nahi dute astelehenetik aurrera.

Arakilgo guraso batzuk bultzatuta, familian jolas librea sustatzeko tokia bihurtuko da Ihabarko kontzeju etxea astelehenetan, 16:30etik 18:30era. Astelehenean abiarazi nahi duten ekimena Arakilen 0 eta 12 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Astelehenero bi orduz elkartu, jolastu, familian elkarbanatu eta ibarrean sareak ehuntzeko txoko bat sortu nahi lukete horrela. Ekimenean interesa duten gurasoek 626 298 762 telefono zenbakira (Amaia) hots egin beharko dute. Ekimenak Ihabarko Kontzejuaren eta Arakilgo Udalaren laguntza du.