Urtea pasa da.

Erabiltzailearen aurpegia Sakanako Sare 2022ko mar. 14a, 09:29

Hemen gaudek, eta hemen hago

Presoen korapiloa askatzeko azken txanpa, edo azken aurrekoa, edo…

Bidean gaude eta ez dugu amore emango denak etxeratu arte!

Somatu dugu bere falta, nola ez dugu ba somatuko! Urtea pasa da eta oraindik malkoak lehortzen ez badira ere, irribarrea nagusitzen hasi da Fran oroitzen dugunean. Hola behar da!

Bizitza honek eman bezainbeste kentzen digu askotan. Behin kenduta, kendutakoaz jabetuta egiten dugu atzera eta lehen lerroan jartzen ditugu konpartitutako uneak, momentuak, bizipenak…

Franen oroimenak denboran bizi irauteko denak dira zilegi.

Ez gara luzatuko. Ezagutu genuenok gordeko dugu bere memoria. Gordeko ditugu berarekin bizitako uneak, kontuak eta borrokak. Aurrera egiten lagunduko digute, bidea egiten jarraitzeko.

Berak nahiko lukeen bezala, irribarre errebelde eta maitekor batekin gogoratu nahi dugu hainbeste eman digun lagun eta kidea. Urtea pasa da, baina hark emandako guztiak gugan jarraitzen du… eta ezta gutxi Fran Baldak eman diguna!

Urtea pasa da. Hemen gaudek eta hemen hago…

Mikel Osinaga, Floren Beraza, Gaizka Uharte, Gorka Ovejero, Olatz Andueza, Aiora Barandiaran, Amaia Erdozia, Xabi Mundiñano, Ekaintz Gabirondo, Alex Lopez de Goikoetxea, Giorgio Arias, Txaro Otxandorena, Olatz Irizar eta Mikel Mundiñano.