Azken urteotan Gizakia Helburuk genero ikuspegitik planteamendu baten aldeko apustua egin du. Hori dela eta, tratamendua jasotzen duten emakumeei zuzendutako ibilbidea diseinatu dugu, gure langileon genero ikuspegiko prestakuntzaren bidez eta gure programen egokitzapenaren bitartez. Hala ere, kontuan izan behar dugu tratamendua jasotzen dutenak gehienbat gizonezkoak direla, baina hauek laguntzera hurbiltzen diren familiar gehienak, berriz, emakumeak.
Horregatik gure zentroetan parte hartzen duten emakume zaintzaileak ikusarazi eta laguntza iturri nagusia direla aitortu nahi dugu, askotan zainketa honek emakumeoi eskatzen zaigun genero rola mantentzen baitu, tratamendurako funtzionala baita
Beraz, gure asmoa emakume zaintzaileek aurkezten dituzten zailtasun eta beharrei aurre egiteko programa bat eskaintzea da, ez bakarrik laguntza eredu gisa, baita emakume gisa ere. Programa honek hainbat helburu zehatz biltzen ditu, emakume zaintzaileen autoeraginkortasuna hobetzera bideratuta, ahalduntze tresna moduan. Genero ikuspegitik gizarte egiturak emakumeon osasunean nola eragiten duen uler daiteke. Historikoki emakumeoi eraikitako kokapenak gure ondoezan duen eragina ulertarazten saiatu eta gure osasuna eta ongizatean eragiten duten faktoreetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu.
Proposamen honen bidez, Nafarroako Gizakia Helburuk bere familia esku hartzeetan genero ikuspegia txertatzeari ekin dio, orain arte antzemandako beharrari erantzuna emanez. Helburu bezala, emakume zaintzaileei dagokienean, familia artekoen harremanak genero ikuspegitik ulertuz tratamenduaren emaitzak hobetu nahi ditugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu, beraz, zaintzaren eta hori bera gauzatzen duten emakumeen balioa areagotzea. Era berean gure auto-zainketari garrantzia eman nahi diogu, hau erraztuz eta normalizatuz.