Musika eskolek elkartasun emanaldia eginen dute

Guaixe 2022ko mar. 15a, 10:07

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren kontzertu bat Iortia zabalgunean. ARTXIBOA

UEMyD Musika eta Dantza Eskoletako Elkarteak deituta, Lakuntzako eta Irurtzungo musika eskolek eta Altsasuko musika eta dantza eskolak, "bakearen aldeko" ekimena eginen dute 

Union de Escuelas de Música y Danza elkarteak "erabateko gaiezpena" adierazi du Ukranian "gertatzen ari denaren" aurrean, eta "bakearen aldeko aldarrikapen irmoa zabaltzeko eta gerraren biktima eta errefuxiatuei elkartasuna adierazteko helburuarekin", elkartasun ekimen bateratua antolatu dute: Musika eta dantza eskolak kalera aterako dira "bakearen aldeko" emanaldia eskaintzeko. Emanaldi honetan musika eta dantza eskoletako ikasle eta irakasleek 'Alaitasunaren ereserkia' interpretatuko dute elkarrekin. 

Lakuntzako emanaldia gaur, martxoak 15, asteartea, 18:30ean, San Saastin musika eskolaren aurrean izanen da. Minutu bateko isilunea eginen da, eta ondoren ereserkia interpretatuko dute. Bertan botikak erosteko ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izanen dela jakinarazi dute musika eskolatik. Irurtzungo musika eskolaren emanaladia martxoaren 16an, asteazkena, izanen da, 16:15ean, plaza eta Altsasuko emanaldia egun berean, 18:30ean, Iortia zabalgunean izanen da.