Txirrindularitza

Altsasuko 36. Udaberri Saria Oscar Fuentesendako

Guaixe 2022ko mar. 16a, 10:30
Txirrindulariak, gaitarien ondotik pasatzen. UTZITAKOA

Burunda klubak antolatutako junior mailako lasterketan 62 txirrindulari sailkatu ziren

Igandean junior mailako Nafarroako bigarren lasterketa jokatu zen, Burunda klubak antolatutako 36. Udaberri Saria. 80 kilometroko lasterketetan Altamira bitan gainditu behar izan zuten txirrindulariek, eta lasterketa oso mugitua izan zen. Alimco-Campagnolo taldeko Oscar Fuentesek lasterketa bikaina egin zuen eta helmugara bakarrik heltzea lortu zuen (1:59:11), lau segundora Ugaitz Otxandorena (Vizcay Hermanos Construcciones) eta Harkaitz Calleja (Suministros Zadorra) jarraika zituela. Gainontzeko txirrindulariak talde askotan sakabanatuta sartu ziren. Top Tenean bi sakandar sartu ziren, Mikel Uncilla (Sakana Group-Aralar) bosgarren eta Unai Garro (Sakana Group-Aralar) seigarren, biak 1:16ra. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Aritz Oiarbide (Sakana Group-Aralar) 13. sailkatu zen; Aimar Tadeo (Sakana Group-Aralar) 19.; Mikel Regil (Quesos Albeniz-Burunda) 20.; Ander Villalobos (Quesos Albeniz-Burunda) 40.; Adrian Martinez (Sakana Group-Aralar) 43.; Manex Zufiaurre (Sakana Group-Aralar) 48. eta Alex Lopetegi (Sakana Group-Aralar) 55.

Oscar Fuentes txapeldunak mendiko trofeoa irabazi zuen eta bere taldea, Alimco-Campagnolo,  onena izan zen. Tartekako helmugen trofeoa helmugan bigarren sartu zen Ugaitz Otxandorenak lortu zuen.